Museoko langile eta kolaboratzaileen eskutik, datorren astetik aurrera museoak programazio berezi batekin ekingo dio. Astelehenetik ostegunera bitartean museoko obra baten eta bere artistari buruzko informazioa emango dizuegu bideo, irudi eta testuaren bidez.
Ostiraletan, historiari eskainiko diogu eguna eta Historia Aretoko piezen azalpenak emango ditugu, kontestu historikoa ezagutu dezazuen.

Horretaz gain, galdetegiak ere pasako ditugu. Ea galdera guztiak ondo erantzuteko gai zareten!! Prest?

Hau guztia gure sare-sozialen bitartez egingo dugu. Egin zaitez gure lagun!!

Noiz:  2020/04/27 - 2020/07/01

Helbidea: Durango, Bizkaia

Non: Arte eta Historia Museoa

 

Azken eguneratzearen data:  2020ko uztailaren 2a, 09:24

 
 
RSS W3C AA W3Hoja de Estilo
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus