Nekatuta gaude erasoak salatzen ibiltzeaz eta erasoak gertatu ostean manifestazioak egiteaz, horrexegatik atera dugu aplikazio hau, herritar guztion laguntzarekin erasoak saihesten laguntzeko. Herri akordioa emakumeenganako indarkeriaren kontra.

"Abisatu poliziari" botoia aktibatzen bada, momentuko kokapenaren eta erasoaren berri emango zaio gertuen dagoen komisaldegiari, kasuari lehentasuna emango zaio eta polizien baliabide guztiak aktibatuko dira.

Indarkeria matxista arazo larri bat da gazteen artean. Horrexegatik, ezinbestea deritzogu gazteak teknologia berrietan inplikatzea.

App honekin segurtasuna eman nahi diogu emakumeei edozein erasoren aurrean. Espero dugu app honek emakumeen arteko eztabaida piztea indarkeria matxistaren inguruan. Garrantzitsua da emakumeek arazoaren gaineko kontzientzia hartzea eta, halaxe, batak besteari gonbidapena luzatzea aplikazioa jaitsi dezaten. Beste kontu garrantzitsu bat: San Fausto jaietan aplikagarri izatez gain, Durangoko edozein tokitan emakumeek jasan dezaketen erasoen kontra ere baliagarri izango da.

Azken eguneratzearen data:  2018eko urriak 02, 15:13
 
 
RSS W3C AA W3Hoja de Estilo
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus