Normaltasuna berreskuratzeko bidean, Durangoko Udala hainbat instalazio berrirekiko ditu hurrengo egunetan. Besteak beste, Bizenta Mogel Bibliotekak astelehen honetan irekiko ditu bere ateak, eta Arte eta Historia Museoak asteartean bertan berrekingo dio bere jardunari.

Bizenta Moge Bibliotekan, momentuz, mailegu eta itzulketa zerbitzuak soilik eskeiniko dira. Gogoratu, aurretiaz eskariak egin ditzazkezula (telefonoz, posta elektronikoaren bitartez edoWhatsappez) eta horrela ilaran itxarotea ekidituko duzu.

Bibliotekaren ordutegia: 

09:30-13:30 // 16:00-20:30

(10:00etatik 12:00etara eta 19:00etatik20:00etara, 70 urtetik gorakoek eta arriskuan dauden kolektiboek lehentasuna izango dute).

Museoaren irekierarako hurrengo neurriak hartuko dira.

1-  Irteera eta sarrera ateak bereiztuko dira. Sarrera ohiko atetik egingo da eta irteera lehenengo solairuko larrialdi atetik izango da.

2-    Igogailua igotzeko erabiliko da eta eskailerak jeisteko .Irisgarritasun unibertsala bermatzeko, mugikortasun urriko pertsonak igogailua erabiliko dute, beti ere museoko harreran informatu behar dute aurretiaz.

3-  Aretoetako aforoa zehaztuko da (areto txikietan, adibidez, 2 pertsona sartu ahalko dira batera. Taldeak gehienez 10ekoak)

4-    Solairu bakoitzean ibilbide zehatz bat egingo da.

5-    Mostradorearen eta erabiltzailearen arteko distantzia lurrean markatuko da.

6-    Gel hidroalkoholikoak solairu guztietan jarri dira.

7-    Ez da ezer era analogikoan emango. Museoko baliabide guztiak era digitalean emango dira (katalogoak, audiogidak, etab.)

8-    Ez dira bisita gidatuak museoaren barnekaldean egingo

9- Humanitates ikastaroekin irailetik aurrera hasiko gara berriro (on-line eta presentzialak ikaslearen beharrei eta egoerari egokituta)

10- Udan zehar ez da ekintzarik antolatuko museoaren barnekaldean.

11- Aurten ez dira Udalekuekin egiten ziren tailerrak egingo.

Fernando Mardones artistaren DESBIDERATZEAK erakusketa ekainaren 12an inauguratuko da. Inaugurazioa parkean izango da eta gehienez 10eko taldeek egin dezakete bisita erakusketan txanda bakoitzean.

 

Azken eguneratzearen data:  2020ko ekainaren 2a, 15:35

 
 
RSS W3C AA W3Hoja de Estilo
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus