Epea: 2021/12/1etik, 2022/01/11ra (biak barne)

ORDAINKETA EGITEKO ERAK:

1.- HAZ-eko bulegoan ordaintzeko gutuna jaso ahal da, gero Kutxabank, Laboral Kutxa, La Caixa edo Banco Santander-eko bulegoetan ordaintzeko. 

Aurretiazko hitz ordua derrigorrezkoa da telefonoan/wasapean hartzea: 639 58 00 23an eta maskarila, esku-larruak eta boligrafoaz aurkeztea derrigorra da.

HAZ-en jendaurreko arretarako ordutegia:

  • Astelehenetik ostegunera: 08:00 - 19:00
  • Ostiraletan: 08:00 - 14:00

2.- Kutxabank-eko abisua jaso dutenek, Kutxabank, Laboral Kutxa, La Caixa edo Banco Santander-eko bulegoetara zuzenean joan daitezke ordainketa egiteko.

3.- Ordainketa helbideratuta dutenei, 2021eko abenduaren 4an egingo zaie kargua haiek emandako kontu korrontean.

Jakin beharra dago, nahiz eta oharra ez jaso, ordaintzeko betebaharra mantentzen dela.
Borondatezko ordainketa epea amaitu eta gero, premiamenduzko prozedura hasiko da, errekarguak, berandutza- korrituak eta kostuak ere eskatuko direlarik.

Dena dela, ordainketa-agiriak helbideratzea eskatzen dizuegu, inolako arazorik egon ez daiten.

 

Azken eguneratzearen data:  2021eko abenduaren 2a, 14:29

 
 
RSS W3C AA W3Hoja de Estilo
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus