Gune hori asteko egun guztietan egongo da zabalik, 17:00etatik 20:00etara, haurrek aisialdirako gune estali berri bat izan dezaten.

Durangoko Udalak Landako Guneko moduluetako bategokituko du ostegun honetatik maiatzaren 1era bitartean, haur durangarrekaisialdirako gune estali berri bat izan dezaten. 'Jolas Librerako Gunea' izenekogune berri hau astelehenetik igandera egongo da zabalik, 17:00etatik 20:00etara,eta 0 eta 6 urte bitarteko haurrentzako aisialdirako elementuak izango dira,baina horrek ez du eragotziko gainerako adineko haurrak instalazioetarasartzea.

"Lanean ari gara gazteen aisialdirako etaentretenimendurako baliabideak eta espazioak handitzeko, horregatik uste genuengarrantzitsua zela espazio estali berri bat prestatzea, denok dakigun bezala,Durangoko neguak luzeak baitira", azaldu dute Julian Rios alkateordeak etaJuanan Bueno zinegotziak.

Ekimen horrek bat egiten du gobernu taldetik haurrenaisialdirako eskaintza handitzeko egiten ari diren lanarekin. Aurten, Udalakmilioi erdi euro baino gehiagoko balioa duten hainbat partida sartu dituherriko haur-parkeak konpontzeko eta hobetzeko, hala nola etorkizuneko SanInazio parkea (85.274 euro + BEZ) edo haur-parke bat estaltzea.

Haur-parkeetan aipatutako erreformez gain,gobernu-taldeak Haur Kontseilua sortu du legegintzaldi honetan. Organoaholku-emaile horretan, udal-ordezkariak herriko txikienekin biltzen dirahaurrekin eta gazteekin zerikusia duten hainbat proiekturi buruz hitz egiteko,hala nola Gabonetan hainbat auzotan antolatu diren 'Jolas Egunak' edotaetorkizuneko Ludoteka eta 'Gaztelekua'.

 

Azken eguneratzearen data:  2022ko urtarrilaren 13a, 12:26

 
 
RSS W3C AA W3Hoja de Estilo
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus