Oinarrizko gizarte zerbitzuak informazioa eta laguntza ematen die etxean tratu txarrak jasan dituztenei. Honetarako udal baliabideak eta gainontzeko departamentu eta instituzioek sustatutakoak erabiliko dira:

  • Harrera, orientazioa, laguntza eta jarraipena.
  • Harrera juridiko eta psikologiko zerbitzua
  • Harrera pisua
  • Larrialdietarako dirulaguntzak

LAGUNTZA PSIKOLOGIKOA EMAKUME ETA SENIDEEI ZUZENDUTA

Laguntza psikologiko hau tratu txarrak eta eraso sexualak jaso izanaren ondorioz sortzen diren arazo psikologikoak gainditzeko eskaintzen da. Halaber, aholkularitza juridikoa ere ematen zaie tratu txar fisiko/psikikoak edota erasoak jasan dituztenei.


AHOLKULARITZA JURIDIKOA


Familia eta zigor-zuzenbidearen arloan doaneko aholkularitza eskaintzen da honako kasuetan: banaketak, dibortzioak, izatezko bikoteak, sententziak ez betetzea, erasoak, bortxaketak, sexu-erasoak, tratu txarrak, eta abar.

Zerbitzu biak honakoei zuzenduta daude: etxean tratu txarrak, familia bortxakeria edota sexu-askatasunaren aurkako delituak jasan dituztenei, betiere, udalerrian erroldatuta badaude.

Interesdunak, aldez aurretik hitzordua eskatu behar du gizarte langilearekin egoteko.


HARRERA PISUA

Aldi baterako ostatua eskaintzen zaie, etxean tratu txarrak jasan izanaren ondorioz, ohiko etxebizitza abandonatu behar duten babesik gabeko emakumeei eta hauen mendekoei.

UDALEKO BERDINTASUN

Azken eguneratzearen data:  2010eko otsailaren 26a, 14:55
 
 
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus