Gaur eguneko legeriaren barruan (LOE), Musikako titulazio akademiko ofiziala lortzeko hezkuntza-ildoa da.

Ikasketa itxiko curriculum edo ibilbidea da; horrela, denbora jakin batean ikasi eta gainditu ditzake ikasleak legeak ezartzen dituen ikasgaiak eta mailak.

Ildo honetan edozein musika-tresnatako ikasle guztiek har dezakete parte. Musika etorkizunerako aukera profesional gisa hartua duten ikasleak dira. Ildo honen xedea aukera hori erreala eta eraginkorra izan dadin ikasleak prestatzea da, eta horrekin batera, unea iritsi eta hala nahi izanez gero, musikako goi-mailako ikasketak egin ahal izateko trebetasun eta ezagupen nahikoak izan ditzaten.

Azken eguneratzearen data:  2010eko otsailaren 10a, 13:57
 
 
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus